[BIDEOA] Josu Zabalak eta Garik diskoa kaleratuko dute Bilboko Kafe Antzokiko kontzertuan grabaturiko abestiekin

Aritz Maldonado 2019ko abe. 4a, 12:03

Irailaren 18an Bilboko Kafe Antzokian jo zituzten kontzertuko abestiekin diskoa kaleratuko dute Garik eta Josu Zabalak.

Bederatzi abesti bildu dituzte disko honetarako, "emanaldi magiko horretako lagin bat eskaintzeko" asmoz, adierazi dute Josu Zabalak eta Iñaki Garitaonandia Garik eskainitako prentsaurrekoan. Irailean hiru kontzertuko bira egin zuten Hertzainak taldearen abestiekin. 

Durangoko Azokan Erroa argitaletxeak edukiko duen erakusmahaian egongo da salgai diskoa. Bilboko Kafe Antzokiaren zigilupean argitaratu da diskoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!