Amaia Jakak irabazi du promozio mailako txapela Otxandioko giro beroan

Anboto 2019ko aza. 30a, 20:39

Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak final bikaina osaru du, halere, Jaka sakandarrak jantzi du txapela, 22-8 irabazita. 600 pilotazale baino gehiago bildu dira Otxandioko pilotalekuan.

Sekulako giroa egon da finalean, eta hasieran aldeko abantaila batzuk eduki arren, herrikideei txapela eskaintzeko aukerarik barik geratu da Ruiz de Infante. Honenbestez, Amaia Jaka sakandarrak jantzi du Laboral Kutxa Emakume Master Cup promozio mailako txapela.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!