Presoen senideei laguntzeko 'Batu elkartasunera' eguna antolatu dute Otxandion zapaturako

Joseba Derteano 2019ko aza. 13a, 12:14

Besteak beste Unai Iturriaga, Oihane Perea, Igor Elortza eta Eneko Abasolo bertsolarien saioa egongo da.

Enrike Garate eta Iñaki Garces preso otxandiarren senideei euren asistentzia gastuetan laguntzeko 'Batu elkartasunera' eguna antolatu dute Otxandion, zapatuan. Azkeneko hilabeteetan herrian landutako dinamika bati esker antolatu dute ekimena.

Eguerdian elkartasun argazkia atera eta poteo musikatua egingo dute. Ondoren, bazkaritara batuko dira eta ostean bertso saioa izango da Unai Iturriaga, Oihane Perea, Igor Elortza eta Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolariekin. Bazkaritarako txartelak eskuratzeko gaur da azkeneko eguna. Fondan eta txokoan lortu daitezke, 15 euroan. Azkenik, 23:00etan, Gorka Suaia eta Nikotina taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean. 

Enrike Garatek 15 urte daroaz preso eta Puertoko (Andaluzia) kartzelan dago. 2.070 kilometro dira harako joan-etorria. Iñaki Garcesek 21 urte daramatza preso eta Zuerako (Aragoi) kartzelan dago; 650 kilometro dira harako joan-etorria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!