Mugimendu feminista Durangaldean

Feminismoaren ikuspegi osatua Otxandion

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 4a, 13:03

Durangaldeko mugimendu feminista aztertzen duen saila egin du ANBOTOk. Otxandion, Bagaizan kolektiboak zabaltzen du feminismoa herriko kaleetara. 

Bagaizan taldea

Sorrera urtea: 2015.

Helburu nagusia: indarkeria matxista kaleetan salatzea. Aldarrikapen feministak kaleratzea. Feminismoaren autoformakuntza bultzatzea jabekuntza indartu dadin. Aurten, indarkeria matxistaren logika eta ondorioak herrian zelan kudeatu lantzen dabiltza.

Ekintzak: Martxoaren 8ko, ekainaren 28ko eta azaroaren 25eko ekitaldiak antolatzea. Maitasun erromantikoari eta transexualitateari buruzko tailerrak. Autodefentsa tailerrak, film emanaldiak, antzerki emanaldiak, “biolentzia matxista” ulertzeko formakuntza. Udalean berdintasunaren inguruko ekarpenak egiten dituzte. Jaietan eraso matxisten kontrako telefonoa ipintzen dute.

Partaide kopurua:  modu aktiboan, 5-6 inguru. Beharra dagoenean, beti dago laguntzeko prest dagoen jendea

Bilera maiztasuna: hamabostean behin, normalean. Beharrizanen arabera.

Kontaktua: ez dute sare sozialik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!