Otxandion txalapartaren inguruko hitzaldia eta tailerra egingo dituzte zapatuan

Joseba Derteano 2019ko urr. 8a, 12:40

Ondarearen Europako Jardunaldien harira Gerediaga Elkarteak antolatuko duen ekimena da.

Otxandioko herriak tradizio musikal handia dauka. Ondarearen Europako Jardunaldietara begira, ekitaldi bikoitza antolatu dute Gerediagatik urriaren 12rako, larunbaterako.

Lehenengo, Soinuenea folk eta musika tradizionalaren museoak gomendatuta, Bihotx taldeko neskek txalapartaren historia eta joera ezberdinen gaineko hitzaldi laburra emango dute eta partehartzaileek lehen pausuak emateko tailer txikia egingo dute.

Bigarren, Otxandioko Soinubil kantu taldearekin, kantu-kalejira egingo da, herriko kantu zaharrak ezagutuz eta Euskal Herriko betiko kantutegikoak gogoratuz.

Izen-ematea honako helbide elektronikoan egin daiteke: ejardunaldiak@gmail.com. Baita 673 005 981 telefonoan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!