Otxandion txistularien kontzertua antolatu dute biharko

Joseba Derteano 2019ko urr. 4a, 09:52

Otxandioko Txistulari Taldeak mende erdi bete du aurten, eta kontzertu bat antolatu dute zapaturako, urteurrena ospatzeko.

13:00etan, kalejira bat egingo dute gaur egungo txistulariekin eta txistulari ohiekin. Kontzertua 19:00etan hasiko da, Andikona plazan. Eguraldi txarra egiten badu, elizara tokialdatuko dute ekimena.

Kontzertuan, Otxandioko taldekoez gainera, hainbat tokitako txistulariek parte hartuko dute: Durangaldeko Jaizale taldekoek  eta Zeanuriko zein Abetxukoko (Gasteiz) txistulariek. Metal boskote baten laguntza ere izango dute. Denak Kepa Pinedoren aginduetara ibiliko dira. Kantu tradizionalak eta garaikideagoak direnak (Hertzainak…) joko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!