1936an bonbardaketan hildakoei omenaldia egin diete Otxandion

Karolina Suarez 2019ko uzt. 21a, 14:52

1936ko uztailaren 22an bonbardaketaren ondorioz hildako otxandiarrak gogoratu dituzte.

1936ko uztailaren 22an, jaietan zeuden Otxandion. Goiz lasaia zen, eta otxandiarrak beren zereginetan zebiltzan hara eta hona. Egia da Bilbotik etorritako milizia armatu bat herrian zegoena, lau egun lehenago altxamendu militarra hasitako frankistak Arabatik hurreratu zitezkeelako, baina ez zen berehalako gudarik aurreikusten. Beraz, otxandiarrek normaltasunez ekin zioten egunari. Inork ezin zezakeen aurreikusi gainera zetorkien sarraskia; eta are gutxiago uste zuten arriskua zerutik etor zitekeela, ez zegoelako aurrekaririk. Andikona plaza izan zen bondardaketaran epizentroa. Zauritu asko egon ziren, eta 61 lagun hil ziren. Gaur egun, Andikona plazan kokatutako burdinazko xafla batek hildako guztien izenak jasotzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!