Hertzainak talde mitikoaren lehenengo diskoaren 35. urteurrena baliatuta, emanaldi berezia eskaintzeko aukera aprobetxatu gura izan dute Zabalak eta Garik. "Ez da Hertzainaken revival bat izango, kontzertu paregabea eskainiko dugu. Bizitzak berriro elkartu gaitu eta ospatu gura dugu" adierazi du Garik. Josu Zabala otxandiarrak, ostera, Hertzainaken ibilbideak suposatu dien esperientzia ekarri du gogora: "Hertzainaken abestiak joko ditugu, nostalgia barik, inolako penarik gabe, poz handiarekin eta bizitzarekiko maitasun sakonarekin".
Gari eta Josu Zabala Maldan Beherako taldekideekin batera taularatuko dira, eta gonbidatu bereziak egongo direla ere aurreratu dute.
Josu Zabalagaz eta Garigaz batera Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatuak eta Andoni Aldekoa Euskaldunako zuzendari nagusiak parte hartu dute aurkezpenean.