Otxandioko Vulcano futbol taldea Lemoa Harrobiren filiala bihurtu da

Joseba Derteano 2019ko eka. 13a, 18:00
Vulcano-ren aurtengo taldea.

Herri bietako jokalariekin osatutako taldea Bizkaiko Hirugarren Erregionalean ariko da hurrengo denboraldian.

Vulcano futbol taldea jokalari faltan egon da aurten. Arrazoi horregatik ezin izan ditu Arabako ligako partidu batzuk jokatu eta ligatik kanporatu dute. Lemoa Harrobi taldeari, aldiz, kontrakoa gertatzen zaio. Jokalari asko ditu talde bakarrean batzeko. Beraz, bi klubek indarrak batzea erabaki dute. Bateko eta besteko jokalariekin aurrera jarraituko du Vulcanok, Lemoaren filial moduan.

Hurrengo denboralditik aurrera Araban barik, Bizkaiko Hirugarren Erregionalean jokatuko du Otxandioko taldeak. Lemoa maila bi gorago dabil, Lehenengo Erregionalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!