Sara Hebe rap-kantari argentinarrak Politicalpari izeneko lan berria kaleratu du aurten eta berau aurkezten ari da Europan zehar. Bira luze horren barruan Otxandiora etorriko da uztailaren 20an, santamaña jaien barruan.
Gau berean Skakeitan eta Nogen taldeek ere zuzenekoa eskainiko dute. Jaialdia 22:30ean hasiko da, Otxandioko Plazan.