Jai giroan sartuko dira gaur Mekoletan

Anboto 2019ko ekainaren 7a

Txupina bota eta jai giroan sartuko dira, gaur, Otxandioko Mekoleta auzoan. Ondoren egingo duten herri bazkariagaz hasiko dute Jai Batzordeak antolatutako egitaraua. Kontzertuak, bertso saioa, dantzariak eta karta-joko txapelketak egongo dira, besteak bete.

 

Egitaraua:

Ekainaren 7an: 

  • Txupinaren ondoren herri afaria, 21:00etan.
  • Kontzertua: Konpost+Kokein.

Ekainaren 8an:

  • Urduri dantza taldean saioa, 17:30ean.
  • Kontukabi (musika eta istorioak), 18:30ean.
  • Kontzertua: D'Capricho, 19:30ean.
  • Herri afaria, 21:30ean. Ondoren, bertsolariak: Eneko Abasolo 'Abarkas', Beñat Ugartetxea, Unai Iturriaga, Aitor Esteban eta Igor Elortza. Trikitixagaz  Xabi Aburruzaga eta Joseba.

Ekainaren 11n

  • San Bernabera igoera, 09:00etan. Meza eta luntxa, 11:00etan.
  • Briska eta Mus txapelketa, 17:30ean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!