Lopez de Lacalle eta beste 46 auziperatuei babesa erakusteko manifestazio bat iragarri dute irailaren 14rako

Joseba Derteano 2019ko eka. 3a, 09:10
Zapatuan Donostian egindako agerraldiko irudia.

Presoen alde lan egiteagatik auziperatuta dauden 47 euskal herritarrek agerraldia egin dute asteburuan euren egoeraren berri emateko eta Bilbon antolatuko den manifestaziora deitzeko. 47 auziperatuen artean Egoitz Lopez de Lacalle otxandiarra dago.

Manifestazioa irailaren14an izango dela adierazi dute, epaiketa hasten den egunaren bezperan, hain zuzen. “Manifestazio hau handia eta askoren aldetik babestua izan dadin eremu ezberdinetako pertsonekin manifestu zabal bat lantzen ari gara”, adierazi dute Donostian egindako agerraldian.

Horrez gainera, kontu korronte zenbaki bat ireki dute babes ekonomikoa azaldu nahi duen herritar orok horretarako aukera izan dezan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!