Hauteskundeak

Otxandion EH Bilduko Egoitz Garmendia izango da alkate

Joseba Derteano 2019ko mai. 26a, 21:40

EH Bilduk 396 boto lortu ditu eta EAJk 304.  Ikus datuak: Hauteskundeen emaitzak

Orain lau urteko datuekin alderatuta, EH Bilduk 47 boto galdu eta EAJk 31 irabazi ditu. Oraindik 92 botoko aldea dago bi alderdien artean eta EH Bilduko Egoitz Garmendia zerrendaburua izango da alkatea datozen lau urteetan. 

Hala ere, azken legegintzaldiarekin alderatuta, EH Bilduk zinegotzi bat gutxiago izango du (5) eta EAJk bat gehiago (4). 

Hauxe da 2015eko datuekin alderaketa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!