Hauteskundeak

25 urteko hegemonia jeltzalea boto bakar batek irauli zuen 2003an Otxandion

Joseba Derteano 2019ko mai. 16a, 18:00

2003ra arte EAJrenak izan ziren alkatetza denak Otxandion. Urte hartan berdinketa gertatu zen eta posta bidezko boto batek erabaki zuen alkatetza Batia plataformaren alde. Harrezkero, ezker subiranista dago gobernuan.

Ikusi: Hauteskundeen datu historikoak

Batzuetan boto bakar batek alde batera edo bestera desorekatu dezake balantza. Otxandio da horren adibide. 2003ko udal hauteskundeetan 336na boto eskuratu zituzten EAJ-EA koalizioak eta Batiak, ezker subiranistak eta herriko hainbat norbanakok osatutako herri plataformak. Berdinketa, beraz. Posta bidezko botoak funtsezko bihurtu ziren. Batia herriko preso baten botoaren zain zegoen eta koalizioa atzerritik heldutako boto birena. Errekurtsoak egon ziren bi aldeetatik. Azkenik, EAEko Auzitegi Nagusiak presoaren botoa onartu egin zuen eta beste biak atzera bota zituen. Beraz, 337 botorekin, Batia herri bilguneko Aritz Otxandianok hartu zuen alkate kargua.

Emaitza hura tendentzia aldaketa baten isla izan zen. Ordura arteko udal hauteskunde denak EAJk irabazi zituen. 2003an hegemonia hori apurtu zen eta ordutik aurrerako hauteskunde denetan (2007an, 2011n eta 2015ean) ezker subiranista gailendu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!