Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak Master Cup txapelketako finalerdiak jokatuko ditu

Joseba Derteano 2019ko mar. 4a, 09:15

Zapatuan final laurdenetako partidua biak irabazi zituen Nora Mendizabal andoaindarrarekin bikotea osatuz.

Urduñan jokatu zen esku pilota jardunaldia. Ainhoa Ruiz de Infantek eta Nora Mendizabalek 18-9 menderatu zituzten Amaia Zarrabeitia eta Irati Ugalde lehenengo partiduan. Bigarren norgehiagoka ere alde dezenterekin (18-8) atera zuten aurrera Nagore Aramendiren eta Oihana Unanueren aurka.

Ondorioz, Master Cup txapelketako Promozio Mailako finalerdietara sailkatu ziren. Madalen Etxegari eta Uxue Oses oñatiarrak izango dituzte kontrario datorren zapatuan. Hauek ere finalerdietako patridu biak irabazita sailkatu ziren atzo, Gordexolako pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!