Osakidetzak etxeko ospitalizazioen eremuan sartu du Otxandio

Joseba Derteano 2019ko ots. 6a, 09:16

Urte askoan Otxandioko Udaletik egindako eskariari erantzunez, Osakidetzak etxeko ospitalizazioen eremuan sartu du Otxandio.

Aldaketa honegaz, hainbat abantaila lortzen dira. Pazienteak etxean jaso ahalko duenez mediku arreta, gaixoa familia gunera berehala itzultzea errazten du, ospitalean geratu beharrean. Modu horretara, gaixoaren bizi kalitatea hobetzea da helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!