Gaur Otxandioko Basaguren tabernan bota dute desafioa Luis Polanco aizkolari otxandiarrak eta bere lagunek. Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarra kenduta, Arratiako gainerako aizkolariei irekita dago eskaintza. Aurreratu duenez, otsailaren 1ean, 20:00etatik 21:00etara, Basaguren jatetxean egongo da desafioaren inguruko baldintzak eztabaidatzeko. Apustu erdi aukeran adosteko prest dagoela aurreratu du.