Endika Garate Goikolea izango da EAJren Otxandioko alkategaia udal hauteskundeetan

Joseba Derteano 2019ko urt. 14a, 18:19
32 urte ditu eta bere afizioen artean "mendiagaz gozatzea" dago.

Estreinakoz izango da zerrendaburua eta Uri Batzarra osatzen duten alderdikideek aho batez aukeratu dute.

Garatek 32 urte ditu eta udal politika ezagutzen du azken legealdi honetan Kultura eta Euskara zinegotzi gisa aritu delako, eta erronka honi  “energiaz beteta eta konbentzimendu handiz" ekingo diola adierazi du. "Azken lau urteotan ikasitakoa baliatu nahi nuke Otxandio hobetzera begira”.

Legealdi honetan "oposizio positiboa" egin arren, "zer hobetua badagoela" uste du. Horregatik, "herritarron beharrizanak hobetzera begira uraren kudeaketa eta anbulatorioaren hobekuntza" aipatu ditu, besteak beste, legealdi berrirako proposamen lez.

Otxandiok herri moduan dituen indarguneak azpimarratu ditu. "Nire herriaz oso harro nago, herri txikia izanik denok ezagutzen dugu elkar eta bizikidetza ona daukagu gure artean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!