Bogoroditsie abesbatzak 'Herejia' ikuskizuna eskainiko du zapatuan

Joseba Derteano 2018ko aza. 23a, 12:00

Durangoko Bogoroditsie abesbatzak Herejia ikuskizuna eskainiko du bihar, 19:00etan, Otxandioko gimnasioan.

Ikuskizunak musika, antzerkia eta dantza uztartzen ditu, eta XV. mendean Durangon Alonso de Mella frantziskotarrak sustatutako mugimendu heretikoaren kontrako jazarpena du oinarri.  Ernesto Barrutia eta Izaskun Iturrioz aktoreek parte hartuko dute, besteak beste. Sarrera euro bi izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!