Puntu beltz batzuk argitu eta kale argiak LED argiztapenera aldatuko dituzte Otxandion

Joseba Derteano 2018ko aza. 14a, 12:30

Herriko kale argi denak LED sistemara aldatzeko prozesua amaituko du Otxandioko Udalak.

Gune gutxi batzuetako eta Mainondoko futbol zelaiko argiteria aldatzea baino ez da falta horretarako. Horregaz batera, herritarren eskaerei erantzunez, kale argi berri batzuk ere jarriko dituzte Maiñerrotan, Mainondon eta etxebizitza sozialetako plazan, puntu ilunak zirelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!