Umeentzako bertso eskola sortu dute Otxandion zortzi gaztegaz

Joseba Derteano 2018ko urr. 30a, 11:57
Bertso poteoko argazkia.

Iaz helduentzako bertso eskola jarri zuten martxan Otxandion. Beste pauso bat emanez, aurten umeeentzako bertso eskola sortu dute herriko bertsozale helduen, udalaren eta gurasoen ekimenari esker.

6 eta 12 urte arteko —LHko lehen eta seigarren maila artekoak— zortzi gaztetxogaz hasi dira. Hilean klase bi izango dituzte: batean bertsolaritza landuko dute, eta bestean, literatura. Peru Abarrategi bertsolari aramaioarra izango dute maisu.

Otxandioko helduen bertso eskola ere martxan dago. Interesdunak helbide elektroniko honen bidez jarri daitezke hartu-emanetan arduradunekin: gorrire@gmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!