Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) talde bat limitaduen inguruko jatorria ikertzen ari da, udalagaz adostutako hitzarmen baten bidez. Dokumentu historikoetan edo bestelako iturrietan arakatuz, lur horien benetako historia zein den jakin gura dute. EHUko adituen taldea lanean dago dagoeneko eta euren ikerketa 2019. urte amaierarako bukatuko dute.