Izan ere, uztailean, santamaña jaietako gau batean, igerilekura sartu eta, besteak beste, ingurua zikindu eta materiala apurtu zuen norbaitek. Frontoi inguruko azpiegituretan ere kalteak eragin dituzte. Horren ondorioz, udazkenean frontoi inguruan zainketa kamerak jartzea erabaki du udalak. Disuasio-neurri moduan erabiliko dituzte.