Epaitegiak arrazoia eman dio Otxandioko Udalari eta ez du pintadak ezabatu beharrik

Anboto 2018ko ira. 27a, 10:15

Espainiako estatuak Euskadin duen delegazioak Ospital Kalen dauden pintada bi garbitzeko eskatu zion udalari iaz. Pintadetan tortura salatu eta euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen da.

Udaletik ezezko erantzuna jaso zuten. "Adierazpen askatasunaren esparruan sartzen direla uste dugu", dio Urtzi Armendariz alkateak. Ondorioz, Espainiar estatuko delegazioak EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jo zuen eta sententzia uztailean irten zen. "Momentuz, arrazoia ematen digu", azaldu du Armendarizek. "Udalak ez du pintada horiek zertan ezabatu. Horrek antzerako kasuetan aurrekari bat ezartzen du" , azpimarrratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!