Pintada batzuen harira, Otxandioko Udala eta Estatuko delegazioa epaiketara doaz

Joseba Derteano 2017ko urr. 4a, 11:50

Espainiako estatuak Euskadin duen delegazioak Ospital Kalen dauden pintada bi garbitzeko eskatu zion Otxandioko Udalari orain hile batzuk. Pintada batean tortura salatzen da eta, bestean, euskal preso eta iheslarien euskal herriratzea eskatzen da.

Udalak ezetz erantzun zion argudio bitan oinarrituta. Batetik, pintada horiek iradokitzen dituzten mezuek “ez dute inor iraintzen” Urtzi Armendariz alkatearen ustez. “Adierazpen askatasuna dira eta udala adierazpen askatasuna bermatzeko dago eta ez horren kontra egiteko”. Bestetik, eraikin pribatua da, eta ez udalarena.

Ondorioz, Espainiako delegazioak administrazioarekiko auzi-prozesua jarri du martxan. Udalak ez du bere iritzia aldatu, epaiketaren prozedura onartu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!