Lur horietan herritarren erabilerarako azpiegitura berriak egin gura dituzte. Zenbait aukera aztertzen dabiltza erabaki bat hartu aurretik. Aukeretako bat gaur eguneko igerilekuko azpiegitura handitzea da, baina ez da buruan darabilten bakarra. Eremu hori kanpin gune moduan egokitzea edo karabanentzako zein furgonetentzako aparkalekuak egitea dira udalean hausnartzen ari diren beste ideietako batzuk.