Igor Elortza eta Maialen Lujanbiogaz bertso-poteoa egingo dute Otxandion

Markel Onaindia 2018ko ira. 12a, 09:28

Ikasturteari hasiera emateko, jai giroko ekimena prestatu dute Otxandioko bertso eskolakoek, udalaren laguntzaz.

Bertso-poteoa egingo dute barikuan, 20:00etan hasita, Igor Elortza eta Maialen Lujanbiogaz batera.

Bestalde, irailaren 15ean organo kontzertua egongo da, 20:00etan, elizan. 19:00etan, berak egindako organoei buruzko azalpenak emango ditu Sergio del Campo otxandiarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!