Luis Polancok Arabako Binakako Aizkolari Txapelketa irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2018ko irailaren 11

Luis Polanco otxandiarrak Jon Rodriguez lagun duela Arabako Binakako Aizkolari Txapelketa irabazi du.

Olarizun jokatutako txapelketan Polancok eta Rodriguezek 20:29 minutu behar izan zituzten lanak egiteko. Bigarren sailkatuak Iñaki Kintana eta Ramiro Llanok izan ziren. Hauen denbora 22:10 izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!