Atzo gauean Otxandion gizon batek bere bikotekideari eraso egin ziola salatu du udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko uzt. 8a, 21:46

Atzo gauen Otxandioko gizon batek bere bikoteria kale erdian eraso egin ziola salatu du udalak.

Ohar bidez jakitera eman dutenez, herritar bik erasoa ikusitakoan gizonaren jarrera salatu eta emakumea laguntzen saiatu ziren. Gizonak, herritarrei aurre egin eta bietako baten kontra oldartu zela jakitera eman du udalak, zauriak eraginez.

Otxandioko Udalak zapatuko eraso matxista irmoki salatu du, eta era honetako jarrerek, zein beraien erantzule diren gizonek ez Otxandion eta ez beste inon lekurik ez daukatela adierazi dute. 

Bihar, astelehenean, 19:30ean, udalean ezohiko udalbatzarra egingo dute indarkeria matxista salatzen duen adierazpena onartzeko. Horren ostean, 20:00etan, mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du plazan. Udalak bat egin du mobilizazioarekin eta herritar oro bertan parte hartzera gonbidatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!