Ekintza horien atzean gazteak daudela susmatuta, hezkuntzan eragin gura izan du udalak. Otxandioko eskolako gaztetxoek osatutako Ikasle Batzordeagaz batu ziren egoeraren berri emateko. Hortik abiatuta, gaztetxoek kanpaina bat jarri dute martxan. Barikuro eta gelaka, eskola inguruko zikinkeria batu dute. Horrez gainera, Otxandio zainduz, herria indartsu dioen pankarta bat eskegi dute udaletxeko balkoian. Joan zen asteko udalbatzarraren aurretik bertaratu ziren eta zinegotziei zein alkateari ekimenaren berri eman zieten.