Ekitaldiz betetako arratsaldea prestatu dute zapaturako. 17:30ean, Urduri taldeak dantza saioa eskainiko du eta, jarraian, haurrentzako jolasak izango dira. Gari eta bere taldearen kontzertuaren ostean, herri afarian batuko dira. Eneko Abasolo, Beñat Ugartetxea, Unai Iturriaga, Aitor Esteban eta Igor Elortza bertsolariek eta Xabi Aburruzaga eta Joseba trikitilariek girotuko dute afalostea.
Gaur ere badago zegaz gozatu. 21:00etan, jaiei hasiera emango dien txupina botako dute. 23:00etan, Anita Parker talde arrasatearrak eta State Alerta abadiñarrak zuzenekoa eskainiko dute Arkotxe elkartean.
Amaitzeko, astelehenean San Bernabera igoera egingo dute goizean, eta briska eta mus txapelketak 17:00etan.