Hainbat musika talde ekarriko dituzte Gaztetxearen 17. urteurrena ospatzeko

Joseba Derteano 2018ko mai. 29a, 10:42

Hamazazpi urte joan dira Otxandioko Gaztetxea sortu zutenetik eta urteurrena ospatzeko kontzertuak antolatu dituzte.

Zapatuan izango dira, 22:30ean, gaztetxean bertan. Hiru talde ekarriko dituzte. Talde biren izenak ezagunak dira dagoeneko: Bilboko Arrano Pertxa Rap taldea eta Hondarribiko Gorpuzkings eusko trap taldea. Hirugarren taldearen izena ez dute esan, sorpresa izatea gura dutelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!