Oletarantz doan espaloia esleitu dute, eta laster ekingo diete lanei

Joseba Derteano 2018ko mai. 15a, 10:00

Azken udalbatzarrean, Otxandiotik Oletarantz joango den espaloiko lanak esleitu dituzte, eta laster ekingo diete lanei, hiru hilabete eta erdiko egikaritze epeagaz.Errepidearen ezkerreko aldetik —Oletarako noranzkoan— Etxebarri nekazalturismoraino helduko da espaloi berria, eta 600 bat metroko luzera izango du.

Lan horiek aprobetxatuz, espaloiaren azpitik askotariko azpiegiturak sartuko dituzte: saneamendu sarea, edateko uraren hoditeria eta fibra optikoa. Horregaz batera, espaloian zehar hainbat kale argi jarriko dituzte, ibilbidea behar  den moduan argiztatuta egon dadin. Proiektu osoa gauzatzeak 300.000 euroko inbertsioa eskatuko dio Otxandioko Udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!