Nagusiekin batzar bi egingo dituzte. Maiatzaren 10ean, 17:00etan, Mainondoko kiroldegian egingo dute lehenengoa, eta gura duten herritar denek (irakasle, guraso, elkarte…) parte hartu dezakete. Zer nolako patioa eta Mainondo daukagu gaur? eta Zein traba daude oinez, bizikletaz edo autoz hara joateko? izango dira batzarrean planteatuko dituzten galderetako batzuk. Bigarren batzarra maiatzaren 24an izango da, 17:00etan, toki berean.
Horrez gainera, gazteekin ere lan saio bat egingo dute maiatzaren 5ean, 10:00etan, eta joan zen astean zehar umeekin batzen ibili dira, euren ikuspegia jasotzeko.