Orain, puntu batetik bestera joateko, edo asfaltotik edo atzeko bide batetik joan beharra dago. Espaloi berriagaz, oinezkoei bideratutako sarea handitzen jarraitzea dute helburu.
Lan horiek aprobetxatuz, Samartoi kaleko zoruaren gaineko geruza aldatu egingo dute, labainkor dagoelako. Gaineko geruza kendu eta slurri izeneko material bat jarriko dute. Material horren ezaugarrietako bat da ez dela labainkorra.
Lan biak aurten amaitzea da helburua, negu aurretik. 30.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lanak egiteko.