Euskal Herrian musikak eta literaturak izan duten lotura eta hartuemana izango da emanaldiko haria. Adibide moduan erabiliko dituzten abestiekin afaritara batzen direnak kantu kantari jarri gura dituzte. Eurek osatutako errepertorioari Mekoletako zein Otxandioko kantu tradizionalak gehituko dizkiete.
Kantu afarirako sarrerak Arkotxe elkartean, Fondan eta Kementsu elkartean eskuratu daitezke 25 eurotan. Guztira, 60 lagunentzako tokia dago.