Haizeteek botatako adarrak sutarako aprobetxatzeko aukera dago Otxandion

Joseba Derteano 2018ko mar. 21a, 11:52

Neguko haizeteek zuhaitzetako hainbat adar bota dituzte herriko hainbat puntutan. Egur hori herritarrek aprobetxatu dezaketela pentsatuz, eskuragarri jarri dute.

Egurra eskuratzeko interesa dutenak udaletxetik pasatu daitezke informazioa eskatzera edo eskaera orria betetzera. Gaur amaituko da eskaerak egiteko epea. Ondoren, eskaerak aztertuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!