Aitor Ajuria eta Ander Gaviña hirugarren izan dira Altitoy-Ternua eski lasterketan

Joseba Derteano 2018ko mar. 5a, 12:19
Aitor Ajuria eta Ander Gaviña asteburuko proban. (Argazkia: La Grande Course)

Mendiko eskian Pirinioetako probarik garrantzitsuena da.

Binaka parte hartzen den proban Aitor Ajuria otxandiarra Ander Gaviñarekin aritu da. Bi jardunaldietako denborak batuta (3.05.16) bikoteak hirugarren amaitu du junior mailan Euskal Mendizale Federazioa ordezkatuz.

Lucas Mouret-Louis Dumas (3.01.12) eta Alessio Leroy-Remi Garcia (3.01.53) bikoteak geratu dira euren aurretik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!