Udalak aurten erosiko duen ibilgailu berria ehuneko ehun elektrikoa izango da

Joseba Derteano 2018ko ots. 14a, 13:40

Energia berriztagarrien aldeko hainbat proiektu gauzatu ditu udalak azken urteetan, eta aurten ere bide horretatik jarraitzeko asmoa du. Esaterako, ehuneko ehun elektrikoa den ibilgailua erosi gura dute aurten.

Gaur egun, ibilgailu bi dituzte herrian sortzen diren mantentze-lanei edo bestelako beharrizanei aurre egiteko. Horietako batek arazoak ematen dituen arren, oraindik eutsiko diote, baina bere ordezkoa elektrikoa izatea gura dute. “Ibilgailu elektriko batek herriko beharrizanetarako autonomia nahikoa eta sobera duela uste dugu”, adierazi du Urtzi Armendariz alkateak.

Energia berriztagarrien bidean eman gura duten beste pauso bat argindarraren ingurukoa da. Iturri berriztagarrietatik bakarrik jasotako argiagaz argiztatu gura dituzte udal eraikinak eta kaleak. Hainbat proposamen dituzte mahai gainean eta denak aztertzen ari dira aproposena aukeratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!