Aldagela asko daude frontoiaren azpialdean, behar baino gehiago. Beraz, batzuk mantendu eta besteak kendu egin dituzte.
Gimnasioa egitera bideratutako espazioa bitan banatuko dute. Gela bat yoga, zumba eta antzerako ikastaroetarako egokituko dute. Beste gelan, ariketak egiteko makinak ipiniko dituzte. Lan hauek aurten burutzeko, 100.000 euroko diru atala gorde dute aurrekontuetan. Bigarren fasean aldagelak berriztuko dituzte.