Joan den asteburuan mendiko eskiko Espainiako txapelketak jokatu dituzte Boi Taullen (Lleida). Bertan, Aitor Ajuriak zilarrezko domina eskuratu du sprint modalitatean. Otxandiarren aurretik Pau Coll bakarrik geratu zen.
Zapatuan, berriz, kronoeskaladan parte hartu zuen eskalatzaile otxandiarrak, eta laugarren postuan bukatu zuen lasterketa.