Udalaren laguntzagaz herri batzar batera deitu zuten egoera zelan bideratu pentsatzeko. Hainbat aukeren artean, Gaztetxea iruditu zitzaien tokirik aproposena. Gaztetxeko kideei ondo begitandu zaie proposamena. Beraz, lehenengo solairua darabilte. Eskalada-hormako erabiltzaileekin eta bertso eskolako kideekin banatzen dute espazio hori.
Auzolana garbitzeko
Gaztetxekoen eta gurasoen artean auzolanera deitu zuten gunea txukuntzeko. “Guraso pilo bat batu zen. Horrek erakusten du beharrizana bazegoela”, azaldu du Markel Urigoitia gurasoak eta ekimeneko sustatzaileetako batek.
Lehenengo solairuko txoko batean koltxonetak jarri dituzte umeak bertan ibili daitezen, eta jolas batzuk gehituko dizkiete.
Bizikidetzarako arau batzuk adostu dituzte gaztetxekoekin: umeek beti euren gurasoekin egon behar dutela da horietako bat. Gainera, berogailu gastuekin laguntzeko ekimenak antolatzeko asmoa ere badute. “Hainbat aukera aztertzen ari gara”, esan du Urigoitiak.