Perretxikoak batu eta erakusketa egingo dute Otxandion

Joseba Derteano 2017ko urr. 27a, 10:24

Otxandioko mikologia zaleek hitzordu bi dituzte asteburuan. Lehenengo, zapatuan, perretxiko bila elkarregaz joateko deia egin dute Kementsu eta Miru Gain elkarteek.

09:30ean udaletxe aurreko plazatik abiatuko dira. Taldean zein nork bere kontura batutako perretxikoak sailkatu egingo dituzte eguerdian. Ondoren, domekan, erakusketa antolatuko dute batutako ale onenekin. Perretxikoak udaletxe azpiko aterpean egongo dira ikusgai eguerdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!