Otxandion bertso eskola sortzeko lehen ekitaldia egingo dute gaur

Anboto 2017ko irailaren 15a

Bertso eskola sortzera doaz Otxandion, eta hasiera ona emateko, bertsopotea antolatu dute gaurko. Manex Agirre eta Miren Amuriza bertsolariekin kalejiran ibiliko dira, tabernarik taberna. Herriko plazan elkartuko dira bertsozaleak, 20:00etan, eskolaren lehen ekitaldi honetarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!