Txatxilipurdi aisialdi elkartea Otxandiorako hezitzaile baten bila dabil

Joseba Derteano 2017ko ira. 6a, 12:00
Txatxilipurdiko kideak Udaleku irekietako hezitzaileen formazioa egiten. (Argazkia: @txatxilipurdi.elkartea)

Txatxilipurdi elkartea Otxandioko aisialdi eskaintzarako hezitzaile baten bila dabil. Ludotekan eta udalekuetan hezitzaile lanak egitea, nerabeekin harremanak sortzea eta lan hezitzaile eta euskalduna burutzea izango dira bere zereginak

Kontratuaren iraupena urritik 2018ko maiatza amaitu artekoa da: astero, asteartetik ostegunera eta hilean behin ostiral eta larunbatetan. Curriculum-ak bidaltzeko azken eguna irailaren 14a da gazteak1@txatxilipurdi.com helbidera. Aukeraketan hainbat alderdi kontuan hartuko dituzte: otxandiarra izatea, Gizarte Hezkuntza, Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia edo Magisteritza ikasketak eginda izatea, begirale titulua, otxandiarra izatea, esperientzia, talde-lanerako gaitasuna, herrigintzan izandako ibilbidea, lanerako prestutasuna eta euskara elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!