Hainbat fasetan egitea aurreikusita dago, eta uztaileko azken udalbatzarrean lehenengo faseko proiektua hasiera batean onartu zuten. Orain alegazioak egin ahal izateko epea ireki dute. Proiektua abuztuaren 21ean argitaratu zuten buletin ofizialean. Beraz, abuztuaren 22tik hasita hilabeteko epea dago alegazioa aurkeztu ahal izateko.