1936ko uztailaren 22an hegazkin faxistek Otxandio bonbardatu zuten. Santa Marina jaietan murgilduta zeuden herrian. Andikona plazan 61 pertsona hil zituzten, gehienak emakumeak eta umeak. Ziurrenik Europan egindako lehenengo aire erasoa izan zen. Testigantzen bizipenak dokumental batean jaso ditu Mondragon Unibertsitateko ikaste talde batek ANBOTOrekin batera. Bihar, 22:00etan 'Paperak' ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Andikona plazan.