Korrikaren hasiera Otxandion izatea posible egin zuten herritarrek jaurti dute txupinazoa udaletxeko balkoitik. Korrika Otxandiotik abiatzeko herritarrek egindako lana azpimarratu dute jaien hasierako pregoian. Era berean, euskararen alde lanean jarraitzeko deia egin dute.