Errementarien eskultura jartzeko gunea prestatzen hasiko dira Samartoin

Joseba Derteano 2017ko eka. 28a, 08:46

Herritar talde baten ekimenez, errementarien inguruko eskultura bat inauguratuko dute santamaña jaietan. Udalak eskultura kokatuko den espazioa prestatzeko ardura hartu zuen.

Lanen esleipena aurreko eguazteneko udalbatzarrean onartu zuten, eta laster hasiko dira lanean jaietarako prest egon dadin. Samartoi kalean, Ospital kalera heltzen den bidegurutzearen ondoan, lurzati bat utzi die herritar batek, eta han egingo dituzte lanak.

Errementariek Otxandioko jarduera nagusienetakoa osatu zuten sasoi batean, eta eskulturagaz hori gogoratu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!