Otxandioko Vulcano futbol taldean dabiltzan edo ibili diren hainbat jokalari eguenean joan eta atzo itzuli ziren Milanetik. Barikuan Milan eta Milango Inter taldeek jokatzen duten futbol zelaia ezagutu zuten bisita gidatu batean. Hurrengo egunean Italiako futbol talde baten kontra lagunarteko neurketa jokatu eta 0-8 irabazi zuten. 35 graduko beroari aurre egin behar izan zioten denek. Milango esperientzia ederra izan dela diote.